XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alpino orogeniari dagokionez (Mesozoiko eta Zenozoiko Terziarioan), gure garai baino 1,8 m. u.-tik 230 m. u.-era lehen), ordea, aurreko kasuetan aipatutako jarraikortasuna ez da agertzen.

Beraz, garai hartan kontinenteak banatuta zeuden.

III.- Klimatiko frogak.

Fosilek eta harri sedimentarioek ematen dituzten informazioek beste garaiko klimaren ikerketa aisatzen dute.

Baina klimatiko erako frogak erabilpenak baldintza bat onartzea suposatzen du.

Hau da, latitudeari dagokion klimaren banapena denboran zehar berdina izan da.

Beraz, kontinente bat erdiko latitudeetan kokatua izan balitz edozein garaitan jasan behar zituen klimatiko ezaugarriak oraingo latitude bereko kontinenteek jasan behar dituztenak izango ziratekeen.

Ondorioz, kontinente baten klima bere historian zehar tipo batetik bestera aldatu bada (adibidez hotzetik tropikalera) kontinentearen latitudea ere aldatu dela ondoriozta daiteke, hots, kontinente hau mugitu da.

Fosil eta harri sedimentarioen bidez kontinenteen paleoklimak jakin eta gero, adibidez, gaur egun latitude desberdineko bi kontinente garai hartan klima bera izan zutela ikus daiteke.

Egia bada, lotuta zeudela pentsa daiteke.

Dena dela, beste frogak direla medio egiaztapen bat behar du, hots, nahiz eta oso baliagarriko froga izan ez da erabatekoa.

Klimatiko lehenengo frogak hegoaldeko hemisferioan lortu ziren eta glaziaren haztarnak izan ziren.

Tillitak, glaziaren morrenetako ohizko harriak, hain zuzen, Tillita hauek India, Hegoafrika, Australia, Hegoamerika eta Madagaskarreko leku batzuetan arktiar fauna eta florarekin lotuta zeuden eta bide batez glaziaren norabideari buruz informazioa eman zuten (14. irud.).

Hauetariko zonalde batzuk gaur egun klima tropikala duenez gero Karboniferoan (Paleozoikoa, orain dela 280 m. u.) loturik zeudela ondorio logikoena da.

Garai hartan glaziarak han zeudelako kontutan hartzen badugu ez dago beste irtenbiderik.

Antartiko eta Hegoamerikako Patagoniaren tropikal Paleoklimatik antzeko zerbait atera daiteke, bietan Terziarioko (Zenozoikoa, gure garai baino 1,8 m. u.-tik 65 m. u.-era lehen) Araukariak (Koniferaren taldeko landare bat) aurkitu ziren eta.

Euskalherriarentzat aldi geologikoetan zehar kokapen desberdinak adierazten dituzte adibide bi ditugu:.